XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, honakoan, aski zamaturik etortzen zenez, Aierdiko Lepoa jaisteko, pago adar handi bat ebaki eta bizikletari eransten zion, lurrean arrastaka galga lanak egin zitzan, eta hartara aldapan behera astiroago jaitsi zedin.

Nik biziki maite dut osaba Julian.

Pertsona helduen artean, gaur egun gutxi dira berak hainbat barre egiten duenik.

Eta gu ere irriz karkailaka egoten gara bere ateraldiekin.

Amaitzeko esan behar dut gaur Figureski argazkilaria Don Miguelengana etorri dela Agedaren erretratoa erakustera: Berak aipatzen zuen aingeru ilehoria dirudi!

Ondoren, Don Miguelek Gastuak nire kontu esan dit, eta Agedaren familiari hiru argazki eramateko eta bere atsekabea erakusteko.

Bestalde, bitxia egiten zait azken egunotan Agedaren garrasiak ez entzutea...